Skip to main content
BerriakEuskal Herria

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

  Trantsizio energetikora bidean Mitxelenak aspaldi hartu zuen trantsizio energetiko baten aldeko konpromisoa, eta errealitate energetiko berri batera iristea ahalbidetuko diguten proiektu ezberdinetan ari gara lanean. Batetik, ekainean instalazio fotovoltaikoa jartzeko lanak martxan jarri genituen, GoiEner Taldeko kideekin elkarlanean, euren NafarKoop Sorkuntza proiektuaren baitan. Instalazio fotovoltaikoaren bitartez gure energia kontsumoaren %25a ekoiztuko dugu eta gainerakoa modu jasangarrian ekoizteko bideak aztertzen jarraituko dugu. Bestetik, joan den apirilean aurkeztu zen Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitateko (EBK) kide gara. EBK eratze fase batean dago eta Mitxelena talde sustatzailearen parte da. Komunitatearen helburua, eraginkortasun neurriei esker energia aurrezkia lortzea da, energiaren inguruko formakuntza, informazioa eta aholkularitza zerbitzuak bideratzea, eta baita energia berriztagarri proiektuak sustatzea ere. Modu honetan, trantsizio energetikoaren testuinguruan, hernaniarren ahalduntze eta ekintza bideratzeko gaitasuna izango du komunitateak, burujabetza energetikoaren biderantz.
Admin
October 25, 2021
BerriakMekanizazioa

Mitxelena MIDEST 2019 azokan egon da

Martxoaren 5tik 9ra, MIDEST azoka egin zen Lyonen (Frantzia). Munduko azpikontratazio-azoka garrantzitsuena da. Frantzia eta Alemania dira Europako Erkidegoko azpikontratazio-merkatu nagusiak, eta, beraz, Mitxelenarentzat oso garrantzitsua da azoka horretan egotea.…
Admin
March 22, 2019
Close Menu