Kalitatea
Gure konpromisoa: kalitatea
Mitxelena
3D NEURKETA LASER TRACKER-EKIN
Faro Laser Tracker sistemaren bitartez, dimentsio-kotak eta perdoi geometrikoak neurtzen, eta piezaren 3D nominalarekin konparatzen ditugu. Horrez gain, dimentsio-txosten xeheak ere egiten ditugu.
Laser Tracker ekipoarekin, dimentsio handiko piezen neurketa asko egin daitezke, baita makinako eta lineako ikuskapenak eta CAD konparaketak ere, eskatutako perdoiak betetzen direla ziurtatzeko.
Mitxelena
IKERKETA
Urteak dira mekanizazioaren sektorean aurrera egiteko bai Euskal Herriko unibertsitateekin, MU Mondragon Unibertsitatearekin besteak beste, bai hurbileko zentro teknologikoekin proiektu berritzaileetan lan egiten dugula. Bi garapen-ildotan ardazten gara: erronka berriei aurre egiteko tresneriaren diseinuan eta fabrikazioan, eta kalitate eta balio erantsi handiko irtenbideak eskaintzeko esperimentu- eta ikerketa-ildo batean. Etengabeko ahalegin horri esker, gure lehiakortasuna hobetu eta gure bezeroen beharrak asetzeko negozio-ildo berriak gara ditzakegu.