Martxoaren 5tik 9ra, MIDEST azoka egin zen Lyonen (Frantzia). Munduko azpikontratazio-azoka garrantzitsuena da. Frantzia eta Alemania dira Europako Erkidegoko azpikontratazio-merkatu nagusiak, eta, beraz, Mitxelenarentzat oso garrantzitsua da azoka horretan egotea.
Mitxelenarentzat, huts egin ezineko ekitaldia da azoka hori, eta, Europa mailan, erreferentziakoa, kontratistek eta azpikontratistek zuzenean izaten baitituzte harremanak. Foro ezin hobea da lankidetzarako, eta teknologia berrienak eta abangoardiako produktuak ezagutzeko lekua. Harreman zuzen eta hurbila eta doitasun handiko teknologiak Mitxelenaren ezaugarri izanik, guretzat oso garrantzitsua da MIDESTen harreman-sarea sortzea edo indartzea.
MIDEST azoka Global Industrie-ren ekimena da. Global Industrie hainbat azpisektoretako negozio-bileretara bideratutako erakundea da: galdaragintza, forjaketa, galdaketa, erremintak, moldeak, txirbil-harroketazko mekanizazioa, ebaketa- eta deformazio-transformazioa, gainazaleko tratamenduak eta tratamendu termikoak, konponketa, elektrizitatea eta elektronika, plastikoak, kautxua eta konpositeak eta produktu erdi bukatuak.